Babestu eta diruz lagundu
FreeCAD diruz laguntzea
Mila esker FreeCAD diruz laguntzeko duzun interesagatik.
FreeCAD azkar hazten ari den proiektua da, boluntarioki lanean ari diren garatzaileen eta erabiltzaileen komunitate batek garatua, modelizatzaile parametriko libre eta 3D formatukoa sortzeko nahiaren inguruan bildua. FreeCADen garapena batez ere pertsona horien energiari esker gertatzen da, dirurik behar izan gabe.
Hala ere, dirua lagungarria da beste helburu batzuk betetzeko. Zenbait garatzailek proiektuan sarriago edo modu erregularragoan lan egin dezaten lortu daiteke, haiei diruz lagunduta, FreeCADen erabiltzeko denbora gehiago izan dezaten, edo komunitateari laguntzeko balio dezake, zenbait pertsona CADi lotutako topaketetara joan daitezen eta, horrela, FreeCAD erakutsi diezaieten erabiltzaile profesionalei. Gure kabuz topaketak antolatzeko ere balio dezake, gure komunitateko kide zenbaitek biltzeko, zerbitzariak eta web zerbitzuak ordaintzeko eta beste hainbat gauzatarako.
FreeCAD proiektuari laguntzeko dirua emateko modu desberdinak daude, bai banako gisa bai enpresa gisa edo erakunde gisa, zure nahiaren arabera. Proiektuari ematen diozun dirua FreeCAD proiektuaren elkarteak (FPA) jasoko du. FreeCAD administratzaileek eta garatzaile nagusiek sortutako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. FPA elkarteak jasotako dirua garatzaileen artean banatuko da eta FreeCADen garapenerakozenbait proiektu, ahalegin eta ideiak garatzeko erabiliko da.
Gogoratu, hala ere, FreeCAD beti izango dela librea. Inoiz ez duzu ezer ordaindu behareko FreeCAD erabiltzeko, eta ezta hura aldatu edo banatzeko. Zure dirulaguntza ongi etorria izango da eta asko lagundu dezake, baina inoiz ez dizugu eskatuko ezer ordaintzeko FreeCADen eginbideak erabiltzeko.
Urrezko babesleak
![](images/sponsors/librespace.png)
![](images/sponsors/3bm.png)
Babesle goiztiarrak
![](images/sponsors/imetric4d.png)
![](images/sponsors/kicad.png)
![](images/sponsors/openingdesign.png)
![](images/sponsors/wetpaint.png)
Zilarrezko babesleak
![](images/sponsors/chudovo.png)
![](images/sponsors/packt.png)
![](images/sponsors/pcbway.png)