![Cover Photo](images/cover-photo.avif)
![Screenshot 1](images/screenshot-01.avif)
Nahi duzuna eraikitzeko askatasuna
FreeCAD kode irekiko 3D modelizatzaile parametrikoa da, edozein tamainatako bizitza errealeko objektuak diseinatzeko berariaz sortu dena. Modelizatze parametrikoari esker, zure diseinuak erraz molda ditzakezu zure ereduen historian atzera eginez eta haren parametroak aldatuz.
![Screenshot 7](images/screenshot-07.avif)
Sortu 3D 2Dtik abiatuta eta alderantziz
FreeCADekin geometria-murrizketak dituzten 2D formak zirriborratu daitezke eta beste objektu batzuk eraikitzeko oinarri modura erabili daitezke. Hainbat osagai ditu kotak egokitzeko edo diseinu-xehetasunak erauzteko 3D ereduetatik, kalitate handikoak diren eta ekoizpenerako prest dauden marrazkiak sortzeko.
For All Professional Needs...
Looking for something that contains everything you need in an industrial environment? FreeCAD is the answer. After being available for "real work" for a very long time, it finally has become official publishing version 1.0. Stop worrying about license costs and start doing all your professional work as a real owner.
...and For Everything Else
If you want to make something real, perhaps the first place you should visit is FreeCAD. Thanks to its vast arsenal of tools and fantastic community, it's possible to make anything you can imagine. Signing up? Not necessary. Approving anything? No way. What about the price? Good news, none! FreeCAD is a completely open source software, which makes it as free as a bird and consequently makes you also unchained without restrictions. Start using today, and say goodbye to your shackles.
![Screenshot 3](images/screenshot-03.avif)
Atzigarria, zalua eta integratua
FreeCAD plataforma anitzetarako (Windows, Mac eta Linux) software pertsonalizagarria eta hedagarria da. Fitxategi-formatu ireki anitz irakurtzen eta idazten ditu, esaterako STEP, IGES, STL, SVG, DXF, OBJ, IFC eta beste hainbat, fitxategi horiek zure lan-fluxuan arazorik gabe integratzeko.
![Screenshot 8](images/screenshot-08.avif)
Zure premiak betetzeko diseinatua
FreeCAD erabilera mota askotarako dago prestatuta, besteak beste produktuen diseinurako, ingeniaritza mekanikorako eta arkitekturarako. Afizio gisa baduzu zein programatzailea bazara, edo CAD erabiltzaile aurreratua, ikaslea edo irakaslea, etxean bezala sentituko zara FreeCADekin.
![Screenshot 5](images/screenshot-05.avif)
Eta ezaugarri bikain gehiago
FreeCADek behar dituzun tresnak eskaintzen dizkizu. Finite Element Analysis (FEA) tresna modernoak, CFD esperimentala, BIM dedikatua, Geodata edo CAM/CNC lan-mahaiak, erroboten mugimenduak aztertzea ahalbidetzen duen errobot-simulazioko modulua eta beste hainbat eginbide ditu. FreeCAD benetan erabilera anitzetarako tresna da.
Ezagutu gehiago![Screenshot 6](images/screenshot-06.avif)
FreeCAD aplikazioa eraikitzen lagundu nahi duzu?
FreeCAD benetako kode irekiko proiektua da eta akatsak zuzentzen lagundu nahi baduzu, eginbide berriak programatu nahi badituzu edo dokumentazioa hobetu nahi baduzu, egin bat gurekin eta komunitate osoari onura ekarriko dion software hau sortzen jarraituko dugu.
Parte hartu